Sarrera

2009ko urriaren 1a

Masterraren hasiera-ekitaldiaren egitaraua

EGUNA: 2009ko Urriaren 1ean, 16.00etan

TOKIA: Multibox Aretoan, Bilboko EITBren Egoitza Nagusia (Basurtuko Kaputxinoak, 2, Bilbo)

Masterraren aurkezpena

  • EITBko zuzendaritza
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa
  • Masterraren arduradunak

Hitzaldiak

  • Iban Arantzabal (Goiena Komunikazio Zerbitzuak. Ikus-entzunezkoen Zuzendaria)
  • Koldo Unanue (Euskaltel. Telebistako Gerentea, Marketing)

EITBren Bilboko Egoitzaren Bisita gidatua

________________________________

Gaur egun euskarazko komunikazioan diharduten profesionalek erronka garrantzitsuak dauzkate: multimedia euskarrietara egokitzen diren kalitatezko produktuak sortu behar dituzte eta, horretarako, euskara unibertso multimediaren komunikazio-egoeren eskakizunetara egokitu behar dute.

Erronka horiek gure egin ditugu EHUko irakasleek eta EITBko profesionalek Multimedia Komunikazioa Unibertsitate-Masterra elkarlanean diseinatu dugunean. Masterraren irakaskuntza-programak eta praktikek euskaraz aritu behar diren profesional horien egungo premiei erantzutea dute xede nagusi.

Tituluaren izena: Multimedia Komunikazioa UPV/EHU – EITB Masterra.

Ikasturtea: 2009/2010

Mota: Graduondoko titulua / Unibertsitate masterra

Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa, Bizkaia.

Iraupena: Ikasturte bat.

Ikasleak gainditu beharreko kreditu kopurua: 60 kreditu.

Informazio osagarria: Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalaren Ataria.

Antolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea / Euskal Irrati Telebista

logo_ehuEuskal Irrati Telebista