PiuSarbiderako betekizunak:

  • Aurretiaz izan beharreko profil eta prestakuntza, masterra arrakastaz gainditu ahal izateko:
    • Kazetaritzan lizentziaduna.
    • Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna.
    • Publizitate eta harreman publikoetan lizentziaduna.
  • Komunikazio-ikasketak egin ez dituzten ikasleentzat derrigorrezkoa izango da atariko froga bat egitea. Bertan kontuan edukiko dira:
    • Kazeta-testuen erredakzioa.
    • Gaurkotasunaren jakitea.
    • Egindako kazetaritza-lanen dossierra.
  • Komunikazio-ikasketak egin ez dituzten ikasleentzat plazen laurdena erreserbatuko da gehienez. Masterreko batzorde akademikoak, beharren arabera eta ohiz kanpoko kasuetan, portzentaje hori aldatu ahal izango du.
  • Kasu guztietan, sarbidea lortzeko ezinbesteko baldintza izango da lizentziatura euskaraz egin izana edo EGA edo baliokidea izatea

Eskaerak aurkezteko tokia:

Dokumentuak:

A. Ikasle guztiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute

  • NAN edo pasaportearen (atzerritarrentzat) fotokopia.
  • Tituluaren fotokopia.
  • Egiaztagiri akademiko pertsonalaren fotokopia, karrerako irakasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak zehaztuz.
  • Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.
  • Beste meritu batzuk.

B. Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, aurrez aipatutakoaz gain, honako dokumentu hau aurkeztu beharko dute:

  • Tituluaren eta egiaztagiri akademikoaren zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean.