Mota: Hautazkoa

Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu

Azalpena: Ikusentzuneko komunikabideetan lan egiten duten kazetariek, egungo irratigintzaren ekoizpen teknikak eta baliabide espresiboak ezagutu behar dituzte. Pista anitzeko sistemek aukera eta erronka berriak eskaintzen dituzte eta komunikatzaileen trebakuntza teknikoa hauetan ezinbestekoa da muntaia digitalaren aukera guztiak aprobetxatu ahal izateko.

Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (kreditu 1).
  • Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
  • Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).

Hiru kredituko hautazko irakasgaia da, master proposamenaren barruan ikusentzunezkoen alorra lantzen duten gainerako gaiekin lotura zuzena duena. Derrigorrezkoen artean, “Multimedia erreportajeen diseinua eta ekoizpena” eta “Merkatua eta ebaluazioak” irakasgaiarekin du harreman zuzena eta hautazkoetan, “Edizio digitala” gaiarekin.

Programa:

  1. Irratsaioaren eta irrati-muntaketaren planifikazioa eta gidoia.
  2. Pista anitzetako edizioa: ahotsen, musiken eta hotsen nahasketa hainbat editoretan (Adobe Audition, Audacity…).
  3. Digitalizazioa eta ekoizpen-modu berrituak irratian.
  4. Irrati-sormenaren bideak: digitalizazioa eta Internet, ezinbesteko tresnak biharko irratian.
  5. Irratia multimedia esparruan.

Bibliografia:

  • ADOBE AUDITION-i buruzko esku-liburua.
  • ARHEIM, Rudolf. Estética radiofónica. Gustavo Gili; Bartzelona, 1980.
  • BALSEBRE, Armand. El lenguaje radiofónico. Cátedra; Madril, 1994.
  • CHION, Michel. La audiovisión. Paidós; Bartzelona, 1993
  • GUTIERREZ PAZ, Arantza. Ekoizpena eta Errealizazioa Irratian. UEU; Bilbo, 2001.
  • GUTIERREZ PAZ, Arantza eta FERNANDEZ ASTOBIZA, Itxaso. Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa. UEU; Bilbo, 2005.
  • KEITH, Michael. Técnicas de producción en radio. IORTV; Madrid, 1992.
  • HAUSMAN, C; BENOIT, P.; O´DONNELL. C. Producción de la Radio moderna. Paraninfo, 2001.
  • LOPEZ VIDALES, N. Eta PEÑAFIEL SAIZ, C. La Tecnología en Radio. EHU; Bilbo, 2000.
  • ORTIZ, M. A. y MARCHAMALO, J. Técnicas de comunicación en radio. La realización radiofónica. Paidós, 1994.
  • STANLEY R. ALTEN. Manual del Audio en los Medios de Comunicación. Escuela de Cine y Video; Andoain, 1994.