Mota: Nahitaezkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena:
Mota: Nahitaezkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena: Irakasgaiak masterraren eduki multimediatikoen sorrerarekin erlazio zuzena dauka. Ikasleak ikusentzunezko komunikabideetarako edukiak sortzen ikasiko du hemen, erreportajeen lanketaren bitartez.
Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
- Eskola magistralak (kreditu 1).
- Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
- Telebista laborategiko praktikak (1,5 kreditu).
Hiru kredituko derrigorrezko irakasgaia da, master proposamenaren barruan multimedia gaitasunak lantzen dituzten gainerako gaiekin lotura zuzena duena. Irakasgai parekidea dauka irratiaren alorrean, “Irrati estudioen digitalizazioa: pista anitzeko edizioa eta irrati era berrituak” izenburuarekin.
Programa:
- Multimedia erreportajeak.
- Erreportajearen eraikuntza: errealitatea eta fikzioaren arteko mugak.
- Erreportajearen baliabide narratiboak.
- Erreportajearen eredu ezberdinak:
- Expositiboa edo instituzionala.
- Behatzailea.
- Elkar-eragilea.
- Erreflexiboa.
Bibliografia:
- RABIGER, MICHAEL (2007) Tratado de dirección de documentales, Barcelona, Omega.
- BARROSO, JAIME (2008) Realización audiovisual, Madrid, Sínteis.
- NICHOLS, BILL (1997) La representación de la realidad. Cuestiones y conceptos sobre el documental. Barcelona. Paidós.
- CERDÁN, JOSETXO Y TORREIRO, CASIMIRO (Eds.) (2007) Al otro lado de la ficción, Madrid, Cátedra SOLER, LLORENÇ (1998) La realización de documentales y reportajes para televisión : teoría y práctica, CIMS, Barcelona.