Mota: Nahitaezkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena: Ikusentzuneko komunikabideetan lan egiten duten kazetariek, egungo telebistagintzaren edukiak eta audientzia-datuak gurutzatzeko gaitasuna izan behar dute. Programa arrakastatsuen sorreran, programaziogintzan ematen diren joera berriak identifikatu eta medioen panorama eta populazioak hauekiko duen jarrera aztertu behar da ezinbestez.
Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
- Eskola magistralak (kreditu 1).
- Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
- Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).
Hiru kredituko derrigorrezko irakasgaia da, master proposamenaren barruan ikusentzunezkoen alorra lantzen duten gainerako gaiekin lotura zuzena duena. Derrigorrezkoen artean, “Multimedia erreportajeen diseinua eta ekoizpena” irakasgaiarekin du harreman zuzena eta hautazkoetan, “Edizio digitala” eta “Pista anitzeko edizioa eta irrati-era berrituak” gaiekin.
Programa:
- Aisialdiaren mugak hautsiz.
- Medioekiko kontsumo portaerak eta hauen bilakaera.
- Audientzia ikerkuntza kuantitatibo eta kualitatiboa.
- Programazio tankera berriak.
- Eduki eta formateen bilakaera eta etorkizunerako joerak.
- Eduki-azterketa, kritika eta autokritika telebista programaziora aplikatua.
- Formato multimediak.Telebista deitzen genuenaren etorkizuna.
Bibliografia:
- Arana, Edorta (2005): Programaziogintza irrati-telebistan. Bilbao: UEU.
- Contreras, J. M. eta Palacio, M. (2001): La programación de televisión. Madrid: Sintesis.
- Eastman, S. T. y Ferguson, D. A. (1997, 5. edición) (eds.): Broadcast/Cable Programming. Strategies and Practices. Belmont: Wadsworth.
- Perebinossoff, P., Gross, B. y Gross, L.S. (2005): Programming for TV, Radio, and the Internet: Stratregy, Development, and Evaluation. Oxford. Elsevier.
- Pujadas, E. eta Oliva, M._ Construcció d’un protocol d’analisi de ladiversitat de la programació televisiva. (http://www.cac.cat/pfw_files/cma/recerca/estudis_recerca/Analisi_diversitat_programacio_tv-_Eva_Pujadas_abril_07.pdf)
- Yema,H. (2001): “Diversity –An End in Itself? Developing a Mujlti-Measure Methodology of Television Programme Variety Studies”. European Journal of Communication. Vol 16(2): 181-208.