Mota: Nahitaezkoa

Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu

Azalpena: Komunikazio alorreko profesionalak literatura-komunikazioan gaituko dira irakasgai honetan, komunikabideek literaturaren hedapenean duten eraginaren kontzientzia hartuz eta komunikabideetako testu-genero nagusien adierazpide eta baliabide literarioen ezaugarriak ezagutuz, jardun profesionaleko testu-sorkuntzan aplikatzeko.

Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (kreditu 1).
  • Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
  • Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).

Hiru kredituko hautazko irakasgaia da, master proposamenaren barruan hizkuntza gaitasuna lantzen duten gainerako gaiekin lotura zuzena duena. Derrigorrezkoen artean, “Ahozko komunikazioa” eta “Idazketa tailerra” irakasgaiekin du harreman zuzena eta hautazkoetan, “Multimedia testuen estrategia linguistikoak” gaiarekin.

Programa:

  1. Literatur komunikazioa eta komunikabideak: komunikabideen funtzioa literatura sistemaren errotzean.
    1. Literaturaren irakurbide sistemikoak: Siegfried J. Schmidt, Itamar Even-Zohar, Pierre Bourdieu.
    2. Euskal literatura sistemaren errotzea.
    3. Kultur Kazetaritza eta euskal literatura sistema.
  2. Literaturaren birsorkuntza eta hedapena komunikabideen esku.
    1. Literatur testuak hedatuz: argitalpena edo irakurketa (irrati, telebista eta prentsa idatzian).
    2. Literatur testuak birsortuz: Literatur kritika (irrati, telebista eta prentsa idatzian).
    3. Literatur ekimenak hedatuz eta birsortuz: Erreportajeak (irrati, telebista eta prentsa idatzian).
  3. Adierazpide eta baliabide literarioak komunikabideetako testuetan.
    1. Adierazpide eta baliabide literarioak gidoigintzan (irrati eta telebistan).
    2. Adierazpide eta baliabide literarioak zutabegintzan (irrati eta prentsa idatzian).
    3. Adierazpide eta baliabide literarioak erreportajeetan (irrati, telebista eta prentsa idatzian).
    4. Adierazpide eta baliabide literarioak prentsako komikigintzan· Adierazpide eta baliabide literarioak prentsa digitalean.

Bibliografia:

  • Askoren artean (2008). Literatura Terminoen Hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo.
  • Bourdieu, Pierre (1992). Les Regles de l’art. Genèse et structure du champ littéraire. Paris: Seuil.
  • Casas, Arturo (koord.) (2004). Elementos de crítica literaria, Xerais de Galicia, Vigo.
  • Chillón, Lluís-Albert (1993). Literatura i periodismo: literatura periodística i periodisme literari en temps de la post-ficció, Universidad de Alicante, Alicante.
  • Chillón, Lluís-Albert (1999). Literatura y periodismo: una tradición de relaciones promiscuas, Servei de Publicacións UAB, Bellaterra-Bartzelona.
  • Even-Zohar, Itamar (1990). “Polysistem Theory”. Poetics Today 11 (1), 7-94.
  • MONTESA, Salvador (2003): Literatura y periodismo: la prensa como espacio creativo, Actas del XVI Congreso de Literatura Española Contemporánea, Málaga.
  • Pindado, Juan J. (1998). Texto híbrido: entre ficción e información ¿periodismo o literatura?, Scripta Humanistica, Potomac-Maryland.
  • Rodríguez Pastoriza, Francisco (2006). El periodismo cultural, Síntesis, Madril.
  • Schmidt, Siegfried J. (1983). “The Empirical Science of Literature ESL: A New Paradigm”. Poetics 12, 19-34.