Mota: Nahitaezkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena:Kazetariek erabili behar dituzten idatzizko komunikazio gaitasunak lantzea izango da irakasgai honen helburua. Horretarako, hizkuntza aise eta eraginkortasunez beharko dute komunikazio alorreko testuak sortzeko, testu eta txosten espezializatuak irakurri eta aztertu, eta publiko orokorrarentzako ulergarriak bihurtu, estrategia prosodiko, lexiko, morfosintaktiko eta pragmalinguistikoak erabiliaz, beti ere testuak eratzeko dauden aukeren eta irizpide linguistikoen artean egokienak baliatuz.
Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
- Eskola magistralak (kreditu 1).
- Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
- Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).
Hiru kredituko derrigorrezko irakasgaia da, master proposamenaren barruan hizkuntza gaitasuna lantzen duten gainerako gaiekin lotura zuzena duena. Derrigorrezkoen artean, “Ahozko komunikazioa” irakasgaiarekin du harreman zuzena eta hautazkoetan, “Multimedia testuen estrategia linguistikoak” eta “Literaturgintzatik komunikabideetara” gaiekin.
Programa:
- Testuinguratzea.
- Testuinguruaren garrantzia testugintzan: kotestua eta testuinguru sozio-kulturala.
- Testuinguruaren eragile nagusiak komunikabideetako testuetan.
- Hartzailea: aldaera geografikoak eta sozialak komunikabideetako testuetan.
- Euskarria: ahozko/idatzizko dimentsioa komunikabideetako testuetan.
- Helburu komunikatiboen araberako komunikabideetako testuak.
- Egituratzea.
- Komunikabideetako testuen kanpoko egitura.
- Komunikabidetako testuen egitura funtzionala.
- Komunikabideetako testuen argudio-egitura.
- Testuratzea.
- Testualtasunaren baldintzak: koherentzia, kohesioa eta komunikagarritasuna.
- Kohesio-estrategiak: izen-kohesioa eta aditz-kohesioa.
- Esaldiaren antolakuntza eta testu-lotura idatzizko eta ahozko testuetan. Puntuazioa, etenaldiak, intonazioa.
- Modalizazioa: enuntziazioaren erantzukizuna eta enuntziatuaren indarra.
- Zuzenketa eta estiloa.
- Zuzentzea zer den.
- Zer egon daitekeen txarto: datuak, hizkuntza, gramatika…
- Zer izan daitekeen desegoki: ezkutuko esangurak, testu korapiloak, estiloa…
- Beste alderdi batzuk: esan ezinak, ahoskera, ortotipografia…
- Zelan zuzendu.
Bibliografia:
- ADAM, J.M. (1992), Les textes: types et prototypes. Paris: Nathan.
- ALCOBA, S. (coord.) (1999) La oralización, Barcelona, Ariel Practicum.
- ALCOBA, S. (coord.) (2000) La expresión oral, Barcelona, Ariel Practicum.
- BIBER, D. (1991 [1988]), Variation across speech and writing. Cambridge: Cambridge University Press.
- BIBER, D. & E. Finegan, (arg.) (1994), Sociolinguistic perpectives on register. Oxford: Oxford University Press.
- BRONCKART, J. P (2004) Actividad verbal, textos y discursos. Por un interaccionismo socio-discursivo.Madril: Fundación Infancia y Aprendizaje. [Bronckart, J.P. (1997) Activité langagière, textes et discours. Paris, Delachaux et Niestlé]
- BROWN, G. & YULE, G. (1993), Análisis del discurso. Madril: Visor.
- CALSAMIGLIA, H. y TUSÓN, A. (1999) Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso, Barcelona, Ariel Lingüística.
- CASTELLÁ, J.M. (1992), De la frase al text. Bartzelona: Empúries.
- CASSANY, D. (2006) Taller de Textos. Leer, escribir y comentar en el aula. Bartzelona: Graó.
- ESCANDELL, M. V. (2003 [1996]), Introducción a la prágmatica. Bartzelona: Ariel Lingüística.
- HALLIDAY, M.A.K & R. HASAN (1985), Language, context, and text: aspects of language in a social-semiotic perspective. Oxford: Oxford University Press.
- SHIFFRIN, D (1987) Discourse Markers, Cambridge: Cambridge University Press.
- ______ (1994) Approaches to Discourse. Cabridge: Blackwell.