Mota: Nahitaezkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena: Gaur egunko ikusentzunezkoen panoraman, irudien trataera egokiak garrantzi ukaezina du. Hedabideetako profesionalek pantailetara iristen diren irudi sensibleen erabilerari dagokionean, praktika jakin batzuk aztertu eta kritikoki epaitzeko gai izan izan behar dute (adibidez sexismoa, arrazakeria, alkoholkeria, tabakismoa, drogak, giza gorputzaren irudia, kontsumismoa, eskapismoa…) Profesionalak, eduki sensibleen egokitasunaren azterketan erabiltzen dituen errutinen zergatia ezagutu behar du ere eta duten eragina eta garrantziaz jabetu.
Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
- Eskola magistralak (kreditu 1).
- Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
- Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).
Hiru kredituko derrigorrezko irakasgaia da, master proposamenaren barruan ikusentzunezko edukien lanketa egiten duten irakasgaiekin lotura zuzena duena.
Programa:
- Masa-kulturaren egitura.
- Genero-errolak eta sexismoa.
- Estatusa: arrazakeria, gutxiengoen trataera.
- Kontsumoa eta elikadura: alkoholkeria, tabakismoa, drogak, anorexia, bulimia, vigorexia, ortorexia.
- Kontsumismoa, hedonismoa, eskapismoa.
- Nola erabiltzen diren sexuari eta biolentziari buruzko irudiak gure gizarteko esfera publikoan eta pribatuan.
- Sexua eta biolentziazko irudien erabilpen horretan funtsezko eragina duten gizarteko ezaugarri nagusiak zeintzuk diren.
- Telebista-produktuen ildo berriak.
Bibliografia:
- Bryant/Zillmann (1996): Los efectos de los medios de comunicación, Paidós, Bartzelona
- Curran/Morley/Walkerdine (1998) Estudios culturales y comunicación, Bartzelona.
- Gubern, Román (2004): Patologías de la imagen, Anagrama, Bartzelona.
- Sánchez Noriega (1997): Crítica de la seducción mediática, Tecnos, Madril.