
Mota: Nahitaezkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena: Teknologia berriak ezin dira fenomeno teknologiko isolatu bat bezala ikusi. bere eragina egungo gizartearen alor guztietara zabaldu da. Beraz, iraultza teknologikoaren gainetik fenomeno sozial bat bezala artertu beharko genuke. Euskarak ere badauka bere tokia fenomeno sozial honen barruan. Euskal kazetaritzak bere etorkizuna teknologia berrien bidetik jorratu nahi badu erronka berriei aurrez begiratu behar die eta informazio globalizatu berriak aurkezten dituen erronkak gainditu. Hedabide inprimatuen kasua, irratiaren kasua eta Telebistaren kasua. Bere eragina medio tradizional guztietara zabaldu da, eta honek aldaketa integralak izan ditu kazetarien eguneroko errutinetanInterneterako euskaraz landutako kazetari zerbitzu integral baten proposamena. Behin ezagutza teoriko eta tekniko guztiak izan, azken puntu honetan praktikara joko dugu kazetari berrien trebakuntzarako beharrezkoa den tresneria eta honen erabilera profesionala erabiltzen irakatsiz.
Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
- Eskola magistralak (kreditu 1).
- Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
- Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).
Hiru kredituko hautazko irakasgaia da, master proposamenaren barruan multimedia gaitasunak lantzen dituzten gainerako gaiekin lotura zuzena duena. Derrigorrezkoen artean, “Ziberkazetaritza” eta “Web 2.0 eta kazetaritza” irakasgaiekin du harreman zuzena.
Programa:
- Informazio-gizartearen historia eta bilakaera eta teknologiaren sozializazioa.
- Bitarteko tradizionalen egokitze prozesuak.
- Kazetaritza-produktu eta zerbitzu berriak.
- Multimedia zerbitzuen produkzio prozesuak.
- Edukiaren kudeaketa eta edizioa: audioa, bideoa, testua eta multimedia.
- Proiektuaren diseinua eta lan plangintza.
- Baliabideak: edukia lantzen eta menuen antolaketa eta edizioa.
- Loturen kudeaketa eta nabigazioa eta proiektuaren froga prozesua eta behin betiko produkzioa
Bibliografia:
- ADOBE PRESS. Audition 2.0. Anaya Multimedia, Madrid, 2006
- ADOBE PRESS. Encore DVD 2.0. Anaya Multimedia, Madrid, 2006
- ADOBE PRESS. Flash CS3 profesional. Anaya Multimedia, Madrid, 2008
- ADOBE PRESS. Photoshop CS3. Anaya Multimedia, Madrid, 2008
- ADOBE PRESS. Premiere Pro CS3. Anaya Multimedia, Madrid, 2008
- BERNERS-LEE, Tim. Tejiendo la red. Ed. Siglo XX. Madrid, 2000
- BIGGS, ASA & BURKE, PETER. De Gutemberg a Internet: Una historia social de los medios de comunicación. Taurus. Madrid, 2002
- CASTELLS, Manuel. La era de la información: Economía, sociedad y cultura. Vol 1. La sociedad red. Alianza, Madrid, 1997
- ESTALLO, Juan Alberto. Los videojuegos. Juicios y prejuicios. Planeta, Barcelona, 1995
- LANDOW, George P. Hipertexto. La convergencia de la teoría crítica contemporánea y la tecnología. Ariel, Barcelona, 1995
- MANOVICH, Lev. El lenguaje de los nuevos medios de comunicación. Paidós, Barcelona, 2005
- MATTELART, Armand. Historia de la sociedad de la información. Paidós. Barcelona, 2002.
- MORENO, Isidro. Musas y nuevas tecnologías. Paidós, Barcelona, 2002
- ORIHUELA, José Luis; SANTOS, María Luisa. Introducción al diseño digital. Anaya, Madrid, 1999
- PEÑA TIMÓN, Vicente. (coord.) Comunicación audiovisual y nuevas tecnologías. Universidad de Málaga, Málaga, 1998