Mota: Nahitaezkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena: “Bestelako mundua posiblea da” leloa barra-barra zabaldu den honetan, gero eta nabarmenago da “bestelako” hori ez dela posible izango beste komunikazio eredu bat garatzen ez den bitartean. Alde horretatik, ikastaro honek helburu nagusia du: Ikaslea Bestelako Komunikazioaren langintzan trebatzea, ariketa teoriko zein praktikoen bitartez. Ikastaroaren amaieran, ikasleak gai izan beharko luke azalpen publiko bat egiteko. Horrez gain, badira bestelako helburu zehatzagoak.
- “Bestelako komunikazioa” landu duten esperientziak aztertzea, mundu osoan eta Euskal Herrian.
- Komunikazio alternatiboaren teoriaz sakontzea.
Heziketa Komunikazioan edo HEZIKOMUNIKAZIOA nola landu daitekeen aztertzea.
Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
- Eskola magistralak (kreditu 1).
- Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
- Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).
Irakasgai honek informazioaren sorreran dauden eragileen azterketa egiten du, “Erakunde komunikazioa” hautazko irakasgaiarekin batera.
Programa:
- Don’t hate the media, become the media.
- Bestelako Komunikazioa: Erretorika oinarri.
- Bestelako eredua: subjektu aktibo berria.
- Gizarte-mugimenduak Esfera Publikoan.
- Bestelako globalizazioa.
- Sormena estrategia komunikatibo berrietan.
Bibliografia:
- Fontcuberta Mar de & Gómez Mompart J. L.(1983): Alternativas en comunicación. Bartzelona: Mitre.
- Kaplun, Mario (1998): Una Pedagogía de la Comunicación. Madrid: Ediciones de la Torre.
- Ramirez de la Piscina, Txema (2007): Formación de Portavoces. Los movimientos sociales antela esfera pública.Bosch: Barcelona.
- Ramirez de la Piscina, Txema (2004): Ikus gaitzazuen. Bestelako komunikazioa: Alternatiba kritikoak. Irun: Alberdania
Webguneak: