Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Mota: Nahitaezkoa

Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu

Azalpena: Kazetari-testuak eraberritzeko, berridazteko eta berresateko prestatzea eta janztea du helburu nagusi irakasgaiak. Ikasleari bere testu propioak nahiz besterenak hartu, hausnartu eta berregokitzeko beharrezkoa diren trebakuntza-irizpideak eskainiko zaizkio irakasgai honetan. Konkretuki, ikasleari bere edo besteren ideiak modu argudiatu batean adierazteko gaitasuna eta trebetasuna lantzeko eskatuko zaio. Helburu horri begira, argumentazioaren eta erretorikaren oinarriak ezagutzea eskatuko zaio. Irakasgai-tailer honen bidez, ikasleak egokitu eta garatu beharko du bere gaitasuna eta trebetasuna komunikazio-esparru ahozko nahiz idatzietan. Ikasleari kazetaritza maila jasoko testuak interpretatzeko eta idazteko trebakuntza irizpideak emango zaizkio.

Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (kreditu 1).
  • Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
  • Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).

Hiru kredituko hautazko irakasgai honek, eduki informatiboen lanketa egiten duten irakasgaiak osatzen ditu, besteak beste “Idazketa tailerra” edo “Multimedia testuen estrategia linguistikoak”.

Programa:

  1. Argudiozko kazetaritza: pentsamendua, hitzarmena, eta dialektika.
  2. Argudio kuasi-logikoen estatutua.
  3. Kausa eta pragmatika argudioetan.
  4. Pertsona eta ekintza, argudioen oinarrian.
  5. Analogia eta metafora, argudioen eraikuntzan.

Bibliografia:

  • Basterretxea, J.I. (2007): Arrazoiaren hitzak: argudio-bideen arrastoan, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.