Mota: Nahitaezkoa

Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu

Azalpena: Kazetariek, ikusentzunezko komunikabideetan bereiziki, erabili behar dituzten ahozko komunikazio gaitasunak lantzea izango da irakasgai honen helburua. Horretarako, ahozko hizkuntza aise eta eraginkortasunez erabiltzeko teknikak, ahoz igorri beharreko mezuak (esatekoak eta irakurtzekoak) modu ulergarrian eta eraginkorrean adierazteko estrategiak, eta sormenezko forma eraginkor eta berritzaileak landuko dira.

Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (kreditu 1).
  • Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
  • Ordenagailuarekin praktikak (1,5 kreditu).

Hiru kredituko derrigorrezko irakasgaia da, master proposamenaren barruan hizkuntza gaitasuna lantzen duten gainerako gaiekin lotura zuzena duena. Derrigorrezkoen artean, “Idazketa tailerra” irakasgaiarekin du harreman zuzena eta hautazkoetan, “Multimedia testuen estrategia linguistikoak” eta “Literaturgintzatik komunikabideetara” gaiekin.

Programa:

  1. Testuingurua komunikabideetako ahozko komunikazioan:
    1. Ahozko diskurtsoaren testuinguratze berezitasunak.
    2. Komunikabideetako erregistro mistoaren testuinguratze berezitasunak.
  2. Komunikazio alorreko ahozko testuen berezitasun linguistikoak
    1. Ahozko generoen berezko estrategia pragmalinguistikoak.
    2. Komunikazio alorreko ahozko testuen morfosintaxia.
    3. Lexikoaren kudeatzea komunikabideetako testu generotan.
    4. Baliabide prosodikoak eta testuaren segmentazioa.
  3. Ahozko Diskurtsogintzaren oinarriak.
    1. Argudioak inguratzen: Inventio.
    2. Diskurtsoa antolatzen: Dispositio.
    3. Formulario egokiaren bila: elocutio.
    4. Memoria.
    5. Gauzatzea: actioa diskurtso idatzietan.
  4. Baliabide prosodikoak.
    1. Ebakera.
    2. Intentsitatea.
    3. Tonua.
    4. Pausa-isiluneak.
  5. Elementu extralinguistikoak.
    1. Kinesia eta proxemika.
    2. Publiko eta hizlariaren kokapena.
    3. Elementu teknikoen erabilera.

Bibliografia:

  • ALCOBA, S. (coord.) (1999) La oralización, Barcelona, Ariel Practicum.
  • ALCOBA, S. (coord.) (2000) La expresión oral, Barcelona, Ariel Practicum.
  • BIBER, D. (1991 [1988]), Variation across speech and writing. Cambridge: Cambridge University Press.
  • BIBER, D. Dimensions of register variation: a cross linguistic comparation. Cambridge: Cambridge University Press.
  • BRIZ, A. (coord) (2008) Saber hablar. Instituto Cervantes. Madril: Aguilar
  • CALSAMIGLIA, H. y TUSÓN, A. (1999) Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso, Barcelona, Ariel Lingüística.
  • GARZIA, J. (2005) ‘ Euskara komunikatiboa’ Kazetaritza Euskaraz: Oraina eta Geroa. Leioa: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
  • GARZIA, J. (2008) Jendeaurrean Hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Irun: Alberdania
  • GARZIA, J.& SARASUA,J.&EGAÑA, A. (2001) Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak. Donostia, Bertsolari Elkartea.
  • HALLIDAY, M.A.K (1985), Spoken and written language. Oxford: Oxford University Press.
  • TUSON, A. (1997) Análisis de la conversación. Bartzelona: Ariel.