Masterrak hiru helburu nagusi ditu:
- Lehenengoa, ikaslearen komunikatzeko gaitasuna garatzea, unibertso multimediaren komunikazio-egoera bakoitzarentzat egokienak diren hizkuntza-baliabideak aintzat hartuz.
- Bigarrena, multimedia produktuen diseinua eta ekoizpena, eta bereziki interneten kazetaritzarako agertu diren tresna berrien erabilpena.
- Hirugarrena, masa-hedabideen merkatuaren ezagutzan sakontzea, produktuen eraginkortasuna eta erakargarritasuna bermatzeko asmoz.
Helburuok lortu ahal izateko, euskaraz diharduten hedabide garrantzitsuenen laguntza eta bermea ditugu. Gainera, komunikazioaren alorrean esperientzia zabala duten UPV / EHU eta EITBko hainbat irakasle eta profesional arituko dira elkarlanean, alderdi teorikoa eta praktikoa uztartzen dituen programa landu eta erakargarria osatzeko.