
2009ko urriaren 1a
Masterraren hasiera-ekitaldiaren egitaraua
EGUNA: 2009ko Urriaren 1ean, 16.00etan
TOKIA: Multibox Aretoan, Bilboko EITBren Egoitza Nagusia (Basurtuko Kaputxinoak, 2, Bilbo)
Masterraren aurkezpena
- EITBko zuzendaritza
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa
- Masterraren arduradunak
Hitzaldiak
- Iban Arantzabal (Goiena Komunikazio Zerbitzuak. Ikus-entzunezkoen Zuzendaria)
- Koldo Unanue (Euskaltel. Telebistako Gerentea, Marketing)
EITBren Bilboko Egoitzaren Bisita gidatua
________________________________
Gaur egun euskarazko komunikazioan diharduten profesionalek erronka garrantzitsuak dauzkate: multimedia euskarrietara egokitzen diren kalitatezko produktuak sortu behar dituzte eta, horretarako, euskara unibertso multimediaren komunikazio-egoeren eskakizunetara egokitu behar dute.
Erronka horiek gure egin ditugu EHUko irakasleek eta EITBko profesionalek Multimedia Komunikazioa Unibertsitate-Masterra elkarlanean diseinatu dugunean. Masterraren irakaskuntza-programak eta praktikek euskaraz aritu behar diren profesional horien egungo premiei erantzutea dute xede nagusi.
Tituluaren izena: Multimedia Komunikazioa UPV/EHU – EITB Masterra.
Ikasturtea: 2009/2010
Mota: Graduondoko titulua / Unibertsitate masterra
Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa, Bizkaia.
Iraupena: Ikasturte bat.
Ikasleak gainditu beharreko kreditu kopurua: 60 kreditu.
Informazio osagarria: Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalaren Ataria.
Antolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea / Euskal Irrati Telebista

